XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Gaur gauean hortzak garbitzea ahaztu zaigu
Tommy eta Annika esnatu zirenean, Pippi ez zegoela han konturatu ziren.
Denborarik galdu gabe, lauhankan atera ziren dendatik.
Eguraldi eguzkitsua egiten zuen.
Dendaren aurrean sua pizturik zegoen berriro, eta han ari zen Pippi, pikotxean jarrita, urdaiazpikoa prejitzen eta kafea berotzen.
- Zorionak!
- Eguberri on denoi!
- Aizu, oraindik ez dira Gabonak, e!
- Ez?
- Ba, orduan, gorde itzazu zorionak Gabonetarako
Urdaiazpikoaren eta kafearen usain goxoak txorabiaturik utzi zituen neska-mutilak.
Hurbildu zitzaizkion suari, eta Pippik urdaiazpiko prejitua eta arrautzak patatekin eman zizkien.
Gero kafea hartu zuten ezti-opiltxoekin.
Inoiz ez zuten hain gosari goxorik egin.
- Guri Robinson Crusoeri baino hobeto ari zaizkigula gauzak ateratzen ematen du